dima
  • 0103_The High Line

    Reordenación de la plaza Gernikako Arbola de Urretxu 3 Premio en Concurso de ideas
    Urretxuko Gernikako Arbola plazarako ideia lehiaketa honetan lekua bere inguruan (formal eta informalean) kokatu nahi izan dugu lehenik eta behin. Plaza honek herriarekiko dituen harremanak aztertu ditugu lehenengo, ondoren, izan daitezkeen loturak irudikatu, etorkizunean forma eta erabilera egoki, zabal eta bizienak sortzen amaitzeko asmotan. Horretarako Gernikako Arbola plaza herriko berdegune, dotazio, plaza eta ibilbide desberdinen sarean kokatu dugu. Herriaren espazio publikoa badelako eguneroko bizitza jasotzen duen sarea; sare honetan eraiki edo proposatzen diren elementu edo espazioak malguak eta erakargarriak izan behar dutela uste dugu. Erabilera asko izan daitezen, hiritargoaren aniztasunari gonbitea luzatzen dion lekua eraiki nahi dugu. Gizarte sano baten alde egiteko gure herriko pertsonen egoera desberdinak kontutan hartuz (zaharrak, umeak, gazteak, elbarrituak, etorkinak, etb...) beraien arteko harremanak bultzatzen dituen eremua sortu nahi dugu. Espazio honetan elkar bizitzan hezitzen gaituen lekua; nirea, zurea, gurea, eurena izan daiteken herriaren eraikuntzan leku bat. Leku zabala bai erabileren ikuspuntutik eta bai herriarekiko kale eta fluxuekiko dituen loturetan. Hemen proposatzen den plaza eskatzen diren 3 lanak batu nahi izan ditugu ideia baten: plaza bizi baten aldeko estrategiak. Material berdinak [egurra eta korten altzairua] erabiltzen ditugu bai estalkian, bai zoruan eta bai proposatzen den high line plazarako. Inguruko espazio publikoetan ematen diren materialak direla ere kontutan izan dugu. Estalkia korten altzairuzko egitura duten hiru plataforma “hegalari” osatzen dute; altzairuzko egituraren artean egurrezko xaflak kokatzen ditugu “lama” eran. Lama hauek egituraren modulu desberdinetan euren arteko tarte desberdina dute, honela trama edo testura desberdinak sortzen dira estalkiaren azpitik igarotzerako orduan, argi eta itzalen joko ezberdinak sortuz. Egurraren gainean kristala jarrita beheko espazioaren erabilera bermatzen dugu, edozein eguraldi izanda ere. Arkupetako lurra berritzeko porlanezko lur lau eta neutroaren artean korten altzairuzko xaflak sartzen dira, xafla hauetan “high line plaza”-n oinarritutako marrazki batekin zulatuak proposatzen ditugu, hala ere herriko artisten artean plaza berriak sortzen dizkien irudi lehiaketa bitartez egin daitekeela ere proposatzen dugu. High line plaza irisgarritasun arazo baten aurrean rampa bat baino gehiago proposatzen duen leku atsegina da. Egurrezko azala duen maldadun planoa, bi altueren artean ematen den espazioa, egoteko, zinea ikusteko, irakurtzeko, itxoiteko, ibiltzeko, jateko, jolasteko, elkartzeko lekua. Inguruko kaleekin naturalki konektatzen den plaza zatia, muga bat gaindituz egoteko erakargarria den leku irisgarri eta erakargarria da high line plaza.