dima
  • 0166_Aiaraldea Ekintzen Faktoria

    Faktoria Aiaraldea kooperatibaren egoitza soziala Laudion
    Proiektu hau matrioska baten logika berdinarekin ikusten dugu. Ez bakarrik zentzu fisiko literalean, non eraikin multzo  bat beste baten barruan sartzen den baizik eta, zentzu sozial batean ere, giza harreman eta hartu-eman ugari beste orokor baten barruan ematen diren. Horrela ulertzen bait dugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eskainiko diguna, harremanetarako marko berri bat.
    Faktoria Aiaraldea kooperatibaren balioak sustatzeko gunea izan behar du, balore hauen materializioa, material eta soluzio konstruktibo jasangarriak, eremu ezberdinen eta hauen erabiltzaileen arteko erlazioak sustatzeko aukeratzen dira.Bai eraikuntzan, bai erabileran, Faktoria ahalik eta jasangarriena izatea bilatzen da, moldagarritasun irizpideetan oinarritua eta itzulgarritasunaren aukera aintzat hartuz sortua. Erizpide hauek, adaptabilitatea eta itzulgarritasuna, espazioaren (eta proiektuaren) berkonfigurazio total edo partzialak ahalbideratuko dute.
    Aiaraldeak planteatutako beharren programa betetzeaz haratago, espazio honetan sortu behar diren erlazio biziak lagundu, azkartu, eta aberastu behar ditu. Erabiltzaileen (herritarren) erlazioak biziagotu eta aldi berean erlazio hauek gauzatuko diren inguratzaile edo eszenatoki (herria edo plaza) bat sortu. Agora bat sortu. Guk planteaturiko herriaren metafora, orain Faktoriaren ideiarekin aberastu da, non Ekintzen manufaktura burutzen den.
    Proposamena, hiri egitura barreiatu edo herri baten eskema erreproduzitzea du xede, bere eremu publiko eta pribatuagoekin, bere espazio zabal eta itxiagoekin, bere agora edo plazarekin, bere espazio berdeekin...Herri honen hazkundea erregelatua da alde batzuetan eta organikoagoa bestetan,  bilgune eremu baten inguruan antolatuz, espazioak bata bestean gainjarriz, eta erabilera ezberdinetarako prestatuz, garai ezberdinetan. Herri batetan bezala bere eremuek zabaltzeko aukera izango dute. Aldi berean herri berri hau, Ekintzen Faktoria berri hau, inguruko hiri eremura zabalduko da, Laudiora, Nerbioi ibaia artikulatzen duen hiri pasealeku supramunizipalera eta azkenik eskualde osora. Horretarako bere kontinentearen azala, pabilioia bera, desmaterializatzen joango da, barrualdeko bizitza kanpoaldera atereaz eta inguruak kolonizatuz.
    Matrioska estrategia, hau da, egungo eraikinean beste eraikin txikiago batzuk sartzeko estrategia, mota askotako abantailak ematen dizkigu: Alde batetik egungo eraikinaren espazialitatea mantentzea ahalbideratzen du, bolumen guztia akondizionatu gabe (berokuntza eta isolamenduan aurreztuz). Beste aldetik espazioaren legibilitatea oso era azkarrean ahalbideratzen du, sartu bezain pronto (eta kasik sartu baino lehen) espazioa eta barruko erabilera ezberdinak era intuitiboan ulertzea eta kokatzea errazten du. Bestalde abantaila arkitektonikoak argiak dira  espazio aberats eta erakargarri bat sortarazten delarik, herri zahar eta txikietako agrupazio organikoen gisako, bere plaza, auzo eta espazio berdeekin.
    Proiektua pabilioiaren barrualdean (eta kanpoaldera) hedatuko da, hiri-egitura disgregatu baten antzera. Hiri-egitura hau, gertutasun eta independentzia, aurre-existentzia eta jarduketaren arteko erlazio aldakor baten bitartez, habitatzen duen komunitateari, ustegabeko eszenatoki aberasgarriak eskaintzeko gai izango da.